XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erroxali - Pampoxa ez ba zitzaidan gelditu bada... Arri ta belarri utzi nituen guziak! Pentsa, jai artan kaballero batek esan zidan Vaya canela!

Lutxi - Ja, ja, ja!! (algaraz). Au Erroxali! Nere ondo-ezean parregin-arazten didazu-ta! ja, ja, ja!! Ez nago bada irri askotarako.

Erroxali - Gaztea zera eta berriz ere, osasunaz batera, itzuliko dira zuretzat egun pozgarriak.

Lutxi - Uste al dezu? Orratx! Etxetik atera nintzala bost urte badirala dirudit.

Erroxali - Ori buruz argal izateak egiten dizu. Neri, berriz, Madrid`era atzo etorri nintzala gogoak ematen dit. Atzo! eta ogeitabost urte aundi joan dira geroztik. Zaartzen noa. Auxen da miña! Ai!!...

Lutxi - Ene! ai! (asperen-intziri luze bat egiñez).

Erroxali - Zure miña edo nerea? Zer gertatzen zaizu?

Lutxi - Ez nago ondo. Txorabioak arturik nauka... (begiak itxiaz).

Erroxali - (Lutxi eserita dagon alkira joanez eta eskua bekokian ipiñirik) Ez dezu bada sukarrik. Oztu egingo ziñan. Ez da batere berorik emen. Manta au botako dizut gañeti (berogarrian ondo bildu beza). Sua ere piztuko dizut, eta zerbait bero artu bear dezu.

Lutxi - Itxoingo det Xatur etorri arte.

Erroxali - Xatur?... Aditu bear dizkit bereak eta asto beltxarenak! Jakin nola zauden ta ez etorri bear zuzenean etxera. Ori da gibela! Biotza bear da aundi ta ez gibela!!!

Lutxi - Zazpirak jo dute, eta laister izango da emen.

Erroxali - Nik ere ba-ditut egin bearrak, bainan ezin utziko zaitut bakar bakarrik. Xatur etorri deño geldiko naiz. Ori neska txoralda! Senargaia al du edo zer?
Lutxi - Laguntzailleak, bai. Ortik aurrera ez det uste.

Erroxali - Zine'ra berdin joana izango degu.

Lutxi - Aste-egunez ez da beñere joaten.

Erroxali - Madrid'en kontuz ibilli bearra dago mutillekin. Itsaskorrago dituzu, euli-mandoak baño. Ortera deitzen dituzte.